Erakusketa eta lehiaketa bat ere antolatuko dituzte kontzientziazio-kanpaina honen inguruan
DURANGO | Durangoko 6 ikastetxek (Nevers, Jesuitak, Landako Eskola, San Antonio, Ibaizabal eta Fray Juan de Zumarraga) zigarro muskilen ganeko kanpaina jarri dute martxan. Kontzientziazio kanpaina honek Durangako Udala eta eta Dendak Bai elkartearen babesa du.
Kanpaina honetan ikastetxe ezbardinetako ikasleek goiz batez Durangoko kaleetako zigarro muskilak batuko dituzte, eta handik pasetan diren pertsonei galdetegi bat betetzeko eskatuko diete bitartean. Jasotako galdetegiaren ondorioak Durango mailan antolatzen diren Eskolarteko eta Udal foroetara eramango dira.
Ondoren panel informatibo batzuk jarriko dituzte Andra Mariko elizpean. «Batutako muskilak be ikusgai jarriko ditugu eta euretako lagin bategaz lehiaketa bat antolatuko dugu. Kristelazko pote batien aurkitzen diren zigarro muskilen kopurua asmatu beharko da. Gehien hurreratzen diren 3 pertsonek Durangoko dendetan erosteko 100 euroko bono bana eukiko dute» azaldu dute antolatzaileek.
Jenteari partekatuko zaion galdetegia hau da: