Maiatzaren 28tik ekainaren 20ra ospatu dira

DURANGO.- Maiatzaren bukaeran hasi eta ekaina bitartean, Euskal Jaiak antolatu ditu Durangoko Udalak, herriko eragile ezberdinekin elkarlanean. Iazko etenaldiaren ostean, aurten musikaz, antzerkiz, dantzaz eta kultura adierazpen ezberdinez beteriko programazioa antolatu dute.
Euskal Jaiak ospatu arren, elkarte batzuk ezin izan dute parte hartu, egungo segurtasun neurriek dakartzaten mugak direla eta. Hala ere segurtasun neurriak bermatu egingo dira ospatuko diren ekitaldietan.