dotb Durangaldeko Telebista

Durangoko Azokaren playlista entzungai, abesti berrien fantasiaz gozatzeko

Playlista Badok atarian, azokaren webguneean eta Spotifyn dago entzungai jadanik

Momentuz 60 abesti entzun daitezke

DURANGO | Nobedade musikalen uzta aberatsa egongo da abenduaren 6tik 10era bitartean Durangoko Azokan. Estilo askotariko musika dakarte sortzaileek: elektronika, folka, popa, rocka, punka, indiea… Euskal musika talde eta bakarlarien nobedade horiek ezagutzen hasteko aukera badago jadanik, azokan aurkeztuko dituzten lanen lagin bat entzungai dagoelako, 58. Durangoko Azokari eskainitako playlistean. Zerrendako abesti guztiak euskara hutsean dira. Abesti berrien fantasiaz gozatzeko playlist hori Badok atarian dago eskura, bigarren urtez. Gainera, www.durangokoazoka.eus webgunean eta Spotifyn ere topatuko dute musikazaleek. Momentuz 60 abesti entzun daitezke, eta azoka heldu bitartean zerrenda
eguneratzen joango da.

Zerrendako diskoak Landako Guneko erakusmahaietan egongo dira salgai, eta horietatik 70
zuzenean entzuteko aukera egongo da Ahotsenean. Disko berrietako zenbait QR kode
bitartez ere entzun ahalko dira azokan bertan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime