dotb Durangaldeko Telebista

Durangoko udalbatzak euskeraren aldeko adierazpen bat onartu du

Atzo arratsaldean ospatutako osoko bilkuran EAJ-PNV, EH Bildu eta Herriaren Eskubidea taldeen aldeko botoekin

EAJ, EH Bildu eta Herriaren Eskubidea aldeko botua eman zuten

DURANGO | Atzo arratsaldean ospatutako osoko bilkuran EAJ-PNV, EH Bildu eta Herriaren Eskubidea taldeen aldeko botoekin adierazpen bat onartu zen euskararen biziberritzearen kontrako azken epaiaren aurrean. PSE eta PP kontra bozkatu zuten atzoko bilkuran.

Azkenengo aldian auzitegiek emandako sententzien aurrean, eta, bereziki, Euskal Autonomía Erkidegoko Auzitegi Nagusiak eman berri duen epaiaren aurrean, 179/2019 Dekretuaren zati bat baliogabetu duena, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legean (ETEL) aitortutako euskararen erabilera instituzionala eta administratiboa garatzeko.

Ondorioz, Durangoko udaleko osoko bilkurak ondorengoa adierazten du: 

Durangoko herritarren ordezkariok kezkaz bizi dugu behin eta berriz euskararen biziberritzea helburu duten neurrien kontra auzitegietatik jasotako sententzia sorta. Epaitik epaira kezka hori larritzen ari zaigu, gainera, gero eta argiago geratzen ari baita kasuan kasuko ebazpenetik haragoko joera bat dela, jazarpen judizial bat. Jazarpen honen agerpen mediatikoak eta politikoak aspalditik ezagunak bazaizkigu ere, azken boladan gordintzen joan dira, bereziki, alor judizialean. 

Azken bi urteetan, auzitegietatik euskararen biziberritzea helburu duten neurrien kontrako sententziak ugaritzen ari dira EAEn. Epai · horiek jomugan izan dituzte herritarron hizkuntza-eskubideak bermatzeko neurriak, gizartean adostasun zabala dutenak. Hots, epaileak hizkuntza-politika egiten ari dira, kontsentsu zabalean oinarritutako neurrien eta horretarako eskumena duen botere legegilearen gainetik. 

2019an onartutako Dekretuak Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legea garatzen du, eta 2016ko lege hau adostasun zabalarekin onartu zen Legebiltzarrean. Hizkuntzen kudeaketari dagokion aplikazioak ez du inolako arazorik sortu udalerrietan, herritar guztien hizkuntza eskubideak errespetatzen dituelako. 

Durangoko Udalak berretsi egiten du ETELen defentsa, udal-autonomiaren eta toki­erakundeen eskumenen bermatzaile gisa, zehazki, euskararen esparruan. Legea ezinbestekoa da euskal udalek euskararekiko duten konpromisoa eta euskal udalerrietan euskararen erabileraren sustapena gauzatzeko, herritarrekin duten hurbiltasunetik abiatuta. 

Epai berri hori toki-autonomiaren aurkakoa da, eta hizkuntza arloko udal-eskumenen garapen osoa mugatzen du. Udalbatzak bereziki larritzat jotzen du euskara erabilera normal eta orokorreko zerbitzu- eta lan-hizkuntza dela aintzat jotzen duten dekretuaren artikuluak baliogabetzea. Funtsezko beste artikulu batzuk ere deuseztatzen dira, hala nola, kontratazio publikoan euskara baloratzeko aukera ematen dutenak edo udal­jarduerak euskaraz egin ahal izateko hizkuntza-plangintza ahalbidetzen dutenak: Alderdi horiek eta beste batzuk funtsezkoak dira herritarrek beren hurbileko administrazioarekin harremanetan jartzeko hizkuntza ofiziala aukeratzeko duten eskubidea bermatzeko. 

Udalek hizkuntza ofizialak ahoz eta idatziz erabiltzeko irizpideak ezin ezartzea, ez barneko ezta kanpoko mailan ere, oztopo da toki-erakundeen funtzionamenduan eta, are kezkagarriagoa, euskal herritarrei ematen dizkieten zerbitzuetan euskararen erabllera normalizatzeko. Kaltetuenak euskara gehlen erabiltzen den eta ohiko hizkuntza den udalerrietako herritarrak dira. 

Adostasun politiko eta ínstituzionalak eta euskal gizartearen elkarlanak, euskal hiztunen komunitatearen bultzada borondateagatik, euskararen blzitasuna indartzea ahalbidetu du gure herri eta hírietan. 

Euskararen normalizazlo prozesuarekin aurrera egiteko nahia adierazten du euskal gizarteak, eta adostasun zabalarekin onartutako legeria du oinarritzat prozesu horrek. Legeria horren kontra egltea da, astera, politikaren judizlalizazioaren selnale argia. 

Larritasun honen aurrean mobilizazio soziala ezinbestekoa da. Bada garala urrats bat aurrera egin, euskararen gaia erdigunean jarri eta elkarrekin eragiteko. Izan ere, oralntxe bertan auzitegletatik hartzen ari diren erabakien ondorioek atzerapauso handiak eragin ditzakete urte luzeetako ahaleginari esker lortutako eskubldeetan eta euskararen blziberritze prozesuan. 

Horrenbestez, dei egiten diegu euskararen eta herritar guztien hizkuntza-eskubldeen alde dauden eragile eta norbanakoei azaroaren 4an 17:00etan Bilboko Euskaldunatik abiatuko den manifestazloan eta euskararen biziberritzearen alde antolatzen diren mobillzazio guztletan aktiboki parte hartzera. Larrla baita gertatzen ari dena: euskararen biziberrltze prozesuaz harago mllaka herritarren bizitzen bizigarrltasuna baitago auzltan, eta harekin batera berdlntasuna, justizia eta kohesio sozlala. Funtsean, blzlkidetza. 

Durangoko Udala ere, euskararekin bat.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.