dotb Durangaldeko Telebista

EH Bildu Atxondo: «Eneritz Agirre buru duen zerrenda herriko pertsona anitzez osatuta dago»

Auzo desberdinetako ordezkariak osatzen dute hautagaitza

Atxondoko EH Bilduko hautagaitza

ATXONDO | Atxondoko EH Bildutik 2023 urteko hauteskundeetara aurkeztuko duen zerrenda ezagutzera eman dugu gaur, plazan burututako ekitaldi txiki batean. Eneritz Agirre buru duen zerrenda herriko pertsona anitzez osatuta dago; «auzo desberdinetako ordezkariak ditugu bertan eta hainbat arlotan lanean dihardutenak eta Atxondoarrontzat ezagunak direnak». Zerrenda honen bidez udal herritarra osatu nahi dute, «herritarrez osatua egoteaz gain herriarentzat zabalik egongo dena, eta guztion beharrak aintzat hartuko dituena».

Zerrenda:
1- Eneritz Agirre Armendia
2- Josu Barandalla Oses
3- Gentzane Leturiaga Urizar
4- Jorge Jauregi Bediaga
5- Joseba Urresti Torrontegi (independientea)
6- Jon Aranburu Ingunza
7- Garazi Magunagoitia Bereziartua
8- Iñaki Mariskurrena Diez
9- Mertxe Irazabal Amesti
10- Arantza Berriategortua Landaluze
11- Rosi Oleaga Zengotitabengoa
12- Naia Olaetxea Calvo
13- Josune Irazola Gorrotxategi
14- Amaia Camuñas Llona

«Askok ezagutzen nauzue, zuok bezala Atxondoko herritar bat naiz. Atxondo bizirik nahi dot eta hori da nire helburuetako bat. Zuon moduen azken 4 urte hauek etsipenean eta frustrazioan bizi izan ditut. Gure herriak jasan dauen txikizioagatik. Batzuetan kanpo eragileengatik (COVID-a) adibidez, eta beste asko udalaren gestio txarragatik. Herritar guztiok izan dugu sentsazio berdina udalari buruz berba egiten genuenean “UDALA HORMA BAT BEZALA IRUDIKATZEN GENUELA”. Eta niri horrek aurrera pausu hau emateko bultzada eman zidan. Udala herriarena da, herritarrena. Eta udaleko ateak zabalik izan behar dira. Herritarrei entzun (auzo bilerak, kale irekiak), herri taldeei babesa eman (Harrera, IGE, nagusien elkartea), herriko umeei bizipoza eman (kultur agenda txukun eta anitz bat, jolas parke egoki eta atsegina) eurekin batera egindakoak, herriko nagusiei laguntza eta babesa eman, herria eta bere inguruak garbi eta zainduta mantendu, herritaren segurtasuna bermatu. Azken finean udala herritarrei zabaldu. Bota dezagun denon artean horma hori. Guzti hau aurrera eramateko nik bakarrik ezin dot. Ezagutzen nauzuenok badakizue taldean lan egitea gustuko dudala (Axpe eta Santixako jai batzordeak, Sorgiñen lasterketa, AHTrikez plataforma) eta horregatik udal talde anitza eta herrikoia eratu dogu denon artean. Herriak behar dituen beharrizan guztiei erantzuna eman ahal izateko udal taldea eratu dugu, baina argi daukagu herritarrok gabe gu ez garela ezer. Zuokin batera eraman nahi dugu udala aurrera», azaldu zuen aurkezpenean, Eneritz Agirrek.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.