dotb Durangaldeko Telebista

“Elikadura ekologikoarekin dena hobetzen da” erakusketa ibiltaria Durangon

Asteartetik ekainaren12ra Ezkurdi plazan burutuko da

Erakusketa datorren astelehenean zabalduko da Ezkurdin

DURANGO | Ekainaren 7tik 12ra Durangoko Ezkurdi plazan “Elikadura ekologikoarekin dena hobetzen da” erakusketa jarriko dute Ekolurrak, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak, eta Soloko Elkarteak ekoizpen ekologikoa ezagutzera eman eta balioan jartzeko.
Erakusketan ekoizpen ekologikoan ziurtatutako Durangaldeko ekoizleak txandakatuko dira ekoizpen ekologikoaren inguruko informazioa ematen eta jardueraren nondik norakoak azaltzen.

4 euroko bonoak jarriko ditu Merkatu plazako elikagai ekologikoen salmenta bultzatzeko

Honez gain, Kontseiluak 4 euroko bonoak jarriko ditu Merkatu plazako elikagai ekologikoen salmenta bultzatzeko. Bonoa eskuratzeko ekoizpen ekologikoaren azalpena entzun ostean gurutzegrama ekologikoa bete beharko da.Erakusketa zabaldik egongo da goizeko 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.

Ekoizpen ekologikoak goranzko joerari eusten dio, Durangaldean 35 ekoizle eta enpresa daude ziurtatuta.

Urtez urte, Euskadiko nekazaritza ekologikoak goranzko joerari eusten dio, eta 2021ean erregistratutako datuek bide ona erakusten digute. Gero eta pertsona gehiagok lortzen dute Europar Batasunetik markatzen diren parametro ekologikoei jarraituz ekoiztea.

Azkeneko hogei urtean ekoizle eta hektarea kopuruan izandako bilakaera oso azpimagarria da, 2001ean 61 ekoizle eta 373 ha izatetik, 2021ean 710 ekoizle eta 7.420 ha izatera aldatu da. Ekoizpen ekologikoa eredua duten ekoizpenetan kalitate handiko produktuak bermatzen dituzte, naturarekiko eta lurraren bioaniztasunaren errespetuarekin konprometituak.

Autonomia erkidegoan, guztira, nekazaritzako lurren % 4,04 da ekologikoan lantzen dena. Kontuan izan behar da, 2030erako %25era iristea litzatekeela helburua Baserritik Platerera (Farm to fork) Europar Batasunaren estrategiaren barruan (EU Green Deal).

Elikagai ekologikoen eskaintza zabala Durangoko Merkatu plazan Merkatu Plazan, larunbatero, ekoizpen ekologikoan ziurtatutako Durangaldeko 8 ekoizle egoten dira elikagai ekologikoen eskaintza zabala herritarrei luzatzen. Elikagai ekologikoen eskaintza, astean zehar ere, Durangon eskuragarri egon dadin Etartie denda zabaldu dute, bertan elikagaien %90a ekologikoa da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.