dotb Durangaldeko Telebista

Elorriok «Apaiz Kartzela» dokumentalaren aurkezpena jasoko du ostegunean

Arriola Antzokian 19:00etan egingo den ekitaldian Ritxi Lizartza eta Xabier Amuriza egongo dira

Aurkezpena osteguun honetan izango da

ELORRIO.- Laumunarrieta Elkarteak, Elorrioko Udalarekin elkarlanean, Apaiz Kartzela dokumentala aurkeztuko du abenduaren 30ean, ostegunean, Arriola Antzokian. Ekitaldia 19:00etan hasiko da eta hasteko dokumentala ikusiko da. Ondoren, solasaldia izango da, Ritxi Lizartza zuzendarietako baten, eta Xabier Amuriza dokumentalaren protagonistetako baten, partaidetzarekin.

Mezan errepresio frankista salatzeagatik Zamorako apaiz kartzelan 1968. eta 1976. urteen artean zigorra bete zuten lau apaizen benetako istorioa kontatzen duen dokumentala da. Historiaz betetako kontakizuna da, Xabier Amuriza protagonistetako batek kontatua. Euren kontakizunak eta esperientziak osagai nagusitzat hartuta, ezagutzak eta bizipenak bertaratutako ikus-entzuleekin partekatzeko balioko du hitzorduak.

Dokumentala eta ondorengo solasaldia doakoak izango dira bertaratzendirenentzat, eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik erreserba egitea, baina une oro segurtasun-neurriak betez gauzatuko da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.