dotb Durangaldeko Telebista

Elorriok lau bisita gidatu antolatu ditu Ondarearen Europako Jardunaldien barruan

¿Ya nos sigues? Márcanos como medio preferente.

Izen horrekin, “Elorrioko Oinatzak” urriaren 8, 9, 15 eta 16an egingo dira, 11:00etan

lau bisita gidatu antolatzen dituzte urriaren 8, 9, 15 eta 16rako

ELORRIO | Elorrioko Udalak, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, doako lau bisita gidatu antolatzen ditu urriaren 8, 9, 15 eta 16an udalerrian zehar. «Elorrioko Oinatzak» izenpean, ibilaldi osasungarriak izango dituzten bisitak 11:00etan hasiko dira San Agustin auzoan, Hoteleko aparkalekuan, eta bi orduko iraupena izango dute. Larunbatetan, 8 eta 15ean, bisitak euskaraz egingo dira, eta igandeetan, 9 eta 16, gaztelaniaz.

Bisita guztiak doakoak dira eta plaza mugatuak, gehienez 15 pertsona talde eta egun bakoitzeko. Parte hartzeko, erreserba egin beharko da 94 682 01 64 / 688 77 62 70 telefonoan edo turismoa@elorrio.eus helbide elektronikoan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.