Horma-irudia belaunaldien arteko programaren baitan egin da eta Iturri Kultur Etxean ikusgai dago

ELORRIO | Elorrioko belaunaldien arteko programak 8 urte bete ditu, SORMENing Esperimentazirako Gunea eta Elorrioko Udalaren lankidetza akordioari esker eta urte hauetan guztietan gazteak eta nagusiak elkartzeko, gozatzeko, ikasteko, hunkitzeko, aurreiritziak gainditzeko, barre egiteko… elkarguneak sortzen aritu da. Izan ere, proiektu honek gazteen eta adinekoen artean jarduerak partekatzea du helburu eta bukatu berri den ikasturteko erronka “Alkarregaz sortua” murala sortzea izan da.

Elorrioko hiru ikastetxeetako 3. DBHko 108 ikaslek eta 30 nagusik hartu dute parte bost metrotako hormairudi erraldoi hau egiten eta bertan «marrazki pila bat egin dira, nagusi eta gazteen artean egin direnak puzzle moduan. Marrazten zuten bitartean bizitzako gorabeherak, konfidentziak, aholkuak partekatu dituzte. Erronka murala sortzea zen baina helburu nagusia elkartzea, momentuak partekatzea eta pilak kargatzea zen», adierazi du adierazi du Onditz Mendizabal programaren koordinatzaileak eta Sormening-esperimentazio guneko arduradunak.
Murala uztailaren erdialdera arte Iturri Kultur Etxean ikusgai egongo da eta hauteskundeak pasa eta gero kiroldegian kokatuko dute. Urrian berriz, behin betiko kokalekua izango du Aldatsekuako kanpoko aterpetxean.
Hemen Onditz Mendizabal Elorrioko Belaunaldien arteko programaren koordinatzaileri egindako elkarrizketa.