dotb Durangaldeko Telebista

Erasmus+ proiektua aurrera doa Durangoko Institutuan, Europara bidaiatuz

Ikasle euskaldunak Frantziara eta Txekiara joan dira jada, eta Lituaniara joateko daude irailean

Maiatzean Txekiara joan ziren Durangoko ikasleak. ARGAZKIA: Durangoko Institutua

DURANGO | IES Fray Juan de Zumarraga – Durango BHI Institutuak, COVID-19ak Europar Proiektuetan sortu dituen eragozpenei aurre egin eta horrela nahi izan duten batxilerreko ikasleei aukera eman die atzerriko ikastetxeak bisitatzeko. Bisita horiek, eTwinning (online) bidez harremanetan zeuden ikasleekin harremanak sendotzea ekarri du, hainbat aktibitate ludikoen artean, elkarren artean hainbat gai aurrez aurre landuz. Eta apirilean europear ikasleak Durangora etorri ostean orain Durangokoak joan dira Europara.

Horrela, Durangoko talde bat Txekiara abiatu zen maiatzean. Txekiako bidaia Pragara bisita batekin hasi zen, non ikasleek hiri honi buruz hainbat gauza ikasi zituzten. Hurrengo egunetan zehar, Jeseník herria hobeto ezagutzeko aukera izan zuten. Institutuan jarduera ezberdinetan parte hartu zuten, herriari buruz ikasi zuten eta Priestnitz spa-ra txango bat antolatu zuten. SkyWalk eta SkyBridge bisitatu zituzten, baita paper-fabrika museoa ere.

Bigarren talde batek Frantziako Arras herrira bidaiatu zuen ekainean. Arrasera heltzerakoan, ikasle Frantsesek Durangoko ikasleak gonbidatu zituzten, eta izarrak ikuskatzeko jarduera batean parte hartu zuten. Hurrengo egunean, Lycée Gambetta institutuko zuzendariak ongi etorria eman zieten nazioarteko ikasle guztiei, eta ondoren LaM arte moderno museorantza abiatu ziren, non mota guztietako artea ikusi zuten. Arrastian Lille hiria bisitatu zuten Fray Juan de Zumarragako ikasleek Tour gidatu baten bidez, Duceppe-Lamarre arkeologian doktorearen eskutik. Asteazkenean, ikasleak 9-9bis meategi-museoa bisitatu zuten, eskualdearen historia ezagutuz, eta ondoren, Louvre Lens museora bidaiatu zuten, non Erromatar Inperioko erakusketa bat ikusi zuten, gauza askoren artean. Paris ere bisitatu zuten ikasleek. Hiri honetan zehar ibili ziren, hainbat leku interesgarri ikusiz. Institutuak antolatutako hainbat jardueretan hartu zuten parte; Arras hirian zehar Tour bat egin zuten, hainbat leku garrantzitsu ikusiz, eta biniloei buruz hitzaldi bat izan zuten. Azken egunean, Berck-eko hondartzara bidaiatu zuten, eguna han pasatzeko.

Bigarren taldea Frantziara abiatu zen. ARGAZKIA: Durangoko Institutua

Proiektu honetako mobilitateak irailean bukatuko da Lituaniara egingo den bisitarekin.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.