dotb Durangaldeko Telebista

Ernaik 2023ko Gazte Topagunea Elorrion ospatuko du bihartik aurrera

Durangaldeko hamaika musikari, sortzaile eta hizlarik ere hartuko dute parte egitarauan

Programazioa ostegun honetan hasiko da

ELORRIO | Ernaik 2023ko Gazte Topagunea Elorrion antolatuko du. 3 egun eta gauez askotariko eskaintza egongo delarik bertan. Euskal Herri osoko milaka gazte elkartuko dira, solasaldietan, aisialdi eskaintzan, kontzertuetan eta ekitaldi politikoan parte hartzeko.

Durangaldean 2023. urtean egingo den ekimen politiko eta kultural esanguratsuenetakoa izango da eta ehunka eta ehunka lagunek parte hartuko dute eskualdetik.

Ernaik ekimen honekin kapitalismo patriarkalak eta espainiar estatuak eskaintzen diguten miseriaren aurrean erantzuna eman nahi du: gazteak autogestioan antolatu eta ahaldundu, gure kezka eta belaunaldi gisa ditugun erronken inguruan hausnartu eta jai giro osasuntsuaz gozatu. Hori guztia Euskal Herri aske, sozialista eta feministaren aldarrikapenarekin osagarrituta.

Hurrengo egunetarako programazioa

Eskaintza esanguratsuenetakoak izan daitezke hurrengoak: ZETAK, Los Chikos del Maiz, Gatibu, Soziedad Alkoholika, Hofe 4×40, La Elite, Su ta Gar, Anier…

Durangaldeko hamaika musikari, sortzaile eta hizlarik ere hartuko dute parte egitarauan: Mockers (Durango), Dube (Berriz), Peio eta Itsua (Durango), Zeker (Elorrio), Gora Etorri (Durango), Xaukena Xauk (Zaldibar), Pinpilinpussies (Durango), Joseba Sarrionandia (Iurreta, Ines Osinagarekin batera, Katuen Kontuak ikuskizunarekin).

Durangaldeko hainbat hizlariak ere egongo dira solasaldietan: Onintze Oleaga (Atxondo, EH Bilduko Udalgintza arduraduna), Atxondo Harrera Elkartea (Atxondo), Jabier Lertxundi (Otxandio), Julen Arzuaga (Berriz),

Andoni Olariaga (Berriz), Martin Arbeo (Durango) eta Maialen Arteaga (Zornotza).

Horretaz guztiaz gain, Josune Arakistainek (Huntzako abeslari ohia) duen proiektu berriak egin du kantua, “Sune”. Kantuaren letra, ordea, Leire Vargas sortzaile gazte durangarrarena.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.