dotb Durangaldeko Telebista

Europan zeharko ikasleak Durangoko Institutura heldu dira aste honetan Erasmus+ proiektuarekin

Txekiatik, Frantziatik eta Lituaniatik etorri dira Erasmus+ ikasle-trukean parte hartzeko.

Institututik hainbat ekintza antolatu dituzte, ikasle europear hauek gure kultura ezagutu dezaten

DURANGO| Fray Juan de Zumarraga Institutuan aste lanpetu bat izaten ari da, hainbat herrialdetatik ikasleak etorri baitira. 1. batxilergoko ikasle truke hau “Walking on the Path of a Common European Heritage” proiektuaren parte da, eta hainbat gai lantzea du helburu: emakume zientzialariak, Maitane Alonso eredutzat hartuz, argazkilaritza, sukaldaritza, europar kultura edota René Casin bezalako pertsonai historikoak adibidez. Bestalde, Institutuan lantzen diren telekomunikazioak eta bertako irratiaren funtzionamendua ere ikasiko dute.

Aste honetan, Txekiatik, Frantziatik eta Lituaniatik etorritako ikasleak Durangoko ikasleek ostatatuko dituzte beraien etxeetan. Institututik hainbat ekintza antolatu dituzte, europear ikasle hauek gure kultura ezagutu dezaten. “Herri kirolak egin dituzte, gure janaria dastatuko dute eta euskarari buruz ere ikasiko dute” adierazi digute proiektuko parteartzaileek.

Durango inguruan ibiliko dira, Bilbora joango dira eta baita Gernikara ere

Horretaz gain, Durango inguruan ibiliko dira, Bilbora joango dira eta baita Gernikara ere, leku bakoitzean dauden gauza interesgarri guztiak ikusiz.

“Walking on the Path of a Common European Heritage” proiekturen parte da, eta hainbat gai lantzea du helburu

Hurrengo hilabeteetan zehar, institutuko ikasleek ere hiri hauek bisitatuko dituzte, xede berdinarekin.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.