dotb Durangaldeko Telebista

Euskal Herrian Euskarazek ‘Bakarrrizketa’ saioaren edizio berri bat antolatu du Durangon

San Agustín Kultur Gunean ospatuko da datorren barikuan

Ekitaldia San Agustinen izango da hilaren 29an
DURANGO | Durangoko EHEk Bakarrrizketa saioaren edizio berri bat antolatu du. Aurtengoa bigarren edizioa izango da iazko arrakastaren ondoren. Bertan Durangaldeko umoregile taldetxo batek parte hartuko du eta bakarrizketez gain bideo labur batzuk ere ikusteko aukera edukiko dute bertaratutakoek. «Gogoratu behar da iazko saioa pandemia bete betean burutu genuela, etxeratzeko aginduarekin, aforoen mugekin, maskarilaren derrigortasunarekin…aurtengoak oraindik ere gustorago barre eta irri egiteko aukera paregabea eskeiniko digu eta elkar hobeto ikusi eta agurtzekoa ere. Itzel izango da!», azaldu dute antolatzaileek.
– Tokia: San Agustin kultur gunea (Durango)
– Ordua: 21:30ean
– Eguna: Apirilaren 29an, ostirala
– Sarrerak: 8 euro
Sarrerak apirilaren 19tik aurrera salgai egongo dira Arte eta Historia museoan eta erabilera anitzetarako kutxazainetan, honek online aukera ere badauka

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.