dotb Durangaldeko Telebista

Euskaraldiaren edizio berriaren aurkezpena burutuko dute eguenean Durangon

Batzar irekia Udal Euskaltegiko Berbagunean izango da

Batzarra datorren ostegunean izango da Durangon

DURANGO | Aurten Euskaraldiaren hirugarren edizioa egingo da Euskal Herri osoan, azaroaren 18tik abenduaren 2ra. Aurreko edizioetan bezala, ariketa sozial erraldoi honek hizkuntza ohiturak aldatzea du helburu, ahalik eta euskarazko hartu-eman gehien sorraraziz egun horietan, eta aurrerantzean ere ohitura horiei eustea da asmoa.

Durangon Euskaraldiaren batzordea martxan ipini berri dute edizio honen lanketari ekiteko. Lehen pausua durangarrei hirugarren edizioaren aurkezpena egitea izango da, batzar ireki baten bidez.

Aurkezpen batzar irekia maiatzaren 5ean izango da, eguena, 19:00etan Udal Euskaltegiko Berbagunean (Saibi kalea 10). Batzar horretan, alde batetik, Euskaraldiko edizio honen nobedadeak eta nondik-norakoak azalduko dira, eta bestetik, Durangon herri batzordeak egin beharreko lanak zeintzuk diren azalduko da, eta interesa duenak bertan zelan parte hartu edo lagundu dezakeen.

Antolatzaileen esanetan «durangar guztiak daude bertara gonbidatuta, eta dei berezia luzatzen diegu herriko elkarte eta taldeetan parte hartzen dutenei, horien parte hartzea eta harremana garrantzitsua izango delako Euskaraldiko edizio berria arrakastatsua izan dadin».

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.