dotb Durangaldeko Telebista

Gabonetako azoka ospatuko da Garain datorren igandean

Goizeko 11etan zabaldu da eta guztira 12 postu jarriko dira

Azoka datorren igandean ospatuko da

GARAI | Herriak gabonetako azoka ospatuko du datorren igandean, abenduaren 17an. Euria eginez gero frontoian egingo da. Ekimena, Garaiko Udalak eta Urkiola Landa Garapenerako Elkartearekin batera antolatuta, goizeko 11etatik aurrera zabalik egongo da. Azokaren helburuetako bat bertan ekoitzitako elikagaiak ezagutaraztea eta merkaturatzen laguntzea da. Era berean, azokaren helburua da baserriko produktuak, ekoizleak, abeltzaintza, gastronomia eta turismoa sustatzea.

Guztira 12 postu jarriko dira. Horiek horrela, kontsumitzaileek erosi ahal izango dituzte ardi- eta behi-gazta, ortuariak, kontserbak, garagardoa, baserriko ogia, gozokiak, txerrikiak, ahatekiak, txakolina, sagardoa, txokolatea eta eztia. Hala berean, txosna txiki bat egongo da, besteak beste, taloa txorizoarekin edo urdaikiarekin eta edatekoa eskainiko dituena.

Gainera azokak beste helburu hauek ere izango ditu. Alde batetik baserritar eta elikagaien ekoizleei euren produktuak plazaratzeko eta saltzeko aukera eskaintzea, Garaiko biztanleei eta, oro har, eskualdekoei, urteko sasoi berezi honetan kalitatezko elikagaiak, produktu naturalak, eskuratzeko aukera eskaintzea, kontsumitzaileak bertoko produktuak eros ditzaten kontzientziatzea eta baserritarrak kalitatezko produktuak ekoiztera bultzatzea.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime