dotb Durangaldeko Telebista

Ganadu eta artisau azoka bihar Boroan

Goizetik hasita eguerdira bitarte ganadu eta nekazal postuen erakusketa egongo da, trikitilariez girotuta

Goizeko 10:00etan hasita eguerdiko 14:30ak bitartean

AMOREBIETA-ETXANO | Bihar, igandea, apirilak 28, ganadu eta artisau azoka jasoko du Boroak, goizeko 10:00etan hasita eguerdiko 14:30ak bitartean.

Horri jarraiki, bertaratzen direnek ganadu eta nekazal postuak bisitatu ahal izango dituzte; artisau postuak, hain zuzen,  plazan egongo dira ikusgai eta ganaduen erakustaldia, aldiz, ermitaren bueltan, probalekuan.

Eguneko egitarauari erreparatuz, ganadu eta nekazal postuen erakustaldiez haratago, beste bi ekintza ere antolatu dira. 12:00etan, esaterako, ardi mozketa erakustaldia egingo da, Mikel Etxebarriaren eskutik eta ordubete beranduago, 13:00etan, harri jasotzaile gazteen txanda izango da. Azken ekintza honetan parte hartuko dute Aritz eta Izei Abendibarrek, Haritz Arangurenek eta Izadi Agirrek. Ekintza guztiak trikitilariz girotuta egongo dira eta 14:30ean amaituko dira.

Amorebieta-Etxanoko Udalak zornotzar oro animatzen du erakustaldi hauetara gerturatu eta bertako giroaz gozatzera.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime