dotb Durangaldeko Telebista

Garaik autobusa jarriko du Lantziegoko Udalarekin duen senidetza ospatzeko

Herri biek 2013. urtean senidetu ziren eta orain, pandemiaren ostean, anaiartekotasunezko akordioa berreskuratuko da

Garaiko eta Lantziegoko udalak 2013. urtean senidetu ziren

GARAI | Garaiko eta Lantziegoko udalak 2013. urtean senidetu ziren, bi udalek berariaz hartutako erabaki eta sinaturiko akordioen bitartez. Hori horrela, urte batean, Garaiko herritarrak Lantziegora eta, hurrengoan, Lantziegokoak Garaira hurreratzen dira, anaiartekotasunezko akordio hori urtero-urtero berrituta. Bi herrien arteko senidetza-erabaki horren ikurrak dituzte Garaiko San Migel elizaren ondoan landatutako artea eta mugarria.

Orain dela hiru urte, zorigaiztoko pandemia tarteko, eten egin zen harreman-bide hori. Hurrengo bi urteetan ere ez zen halakorik egin. 2023an, ostera, harremanak berreskuratzeko hautua egin dute bi udalek.

Maiatzaren 6an, larunbatarekin, Lantziegoko Udalak Garaiko herritarrak eta udal ordezkaritza hartuko ditu. Horretarako, hamaiketakoa, Sorginaren txabola trikuharria bisitatzeko txangoa eta, ondoren, pilotalekuan, herri-bazkaria antolatu du. Bestetik, Garaiko Udalak Lantziegora hurreratzeko autobusa antolatu du. Anaitasunezko ekintza honetan parte hartu nahi duenak Garaiko udaletxean eman behar du izena. Autobusa, berriz, maiatzaren 6an, 08:30ean aterako da Garaiko Herriko Plazatik.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.