dotb Durangaldeko Telebista

Garaiko jaiak antolatzeko batzarra, datorren astelehenean

Dinamika berria pasadan udaberrian abiarazi zuen udalak

Batzarra datorren astelehenean izango da

GARAI | Pasa den urtean, udaberrian, Garaiko herriko jaiak antolatzeko dinamika berria abiarazi zen, hots, batzar irekiak deitzea, nahi duten herritar guztiek jaien antolaketan parte hartzeko aukera izan dezaten.

Bilkuretan parte hartzen dutenek jaietarako proposamenak eta egitaraua adosten dituzte, udalak bultzatutako eredu parte-hartzaile baten bidez. Harrezkero, bi dozenatik gora pertsona bildu dira auzoetako festak, bai eta herriko festak ere, antolatzeko. 2023 urtean, zenbait bilkura ireki deitu dira, batzar-deiak auzoetan eta kalean jarritako bandoen bidez egin dira. Gauzak horrela, 2023ko jaien antolaketan aurrera egiteko, batzar-deia egin da. Bilkura ekainaren 5ean, 19:00etan, Garaiko udaletxean egingo da.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.