dotb Durangaldeko Telebista

Garaiko Udalak Herriko Tabernaren kudeaketa lehiaketa publikora atera du

Eskaintzak aurkezteko epea otsailaren 5ean, 14:00etan, amaituko da

Esleipendunek Herriko Taberna urte osoan zabalik eduki beharko dute

GARAI | Egun indarrean dagoen kontratua 2020ko maiatzaren amaieran izenpetu zen. Horiek horrela, 2024ko maiatzean, kontratuaren indarraldia amaitzen denez gero, araubideak agintzen duena betez, Garaiko Udalak Herriko Tabernaren kudeaketa lehiaketa publikora atera du. Baldintzen agiria udala osatzen duten bi alderdiek onetsi zuten joan den urtean, azaroaren bukaeran. Interesdunek Garaiko udaletxera jo dezakete informazio bila. Hala berean, nahi duenak, baldintzen dokumentuak euskarri digitalean eskuratzea dauka. Eskaintzak euskarri digitalean aurkeztu behar dira, Euskadiko kontratazio plataforma erabiliz. Eskaintzak aurkezteko epea otsailaren 5ean, 14:00etan, amaituko da

Udal arduradunek jakitera eman dutenez, berrikuntzen artean dago esleipendunek Herriko Taberna urte osoan zabalik eduki beharko dutela –atseden-egunak aparte utzita,–. Bestalde, langileek oporrak hartu ahal izateko, jatetxea aldi batez itxi ahalko da, baina taberna zabalik egon beharko da. Zerbitzua hobetzeko neurriekin batera, gai hau garrantzi handikoa da. Batetik, azpiegitura publikoa denez gero, herritarrei elkartzeko eta elkarrekin egoteko gune bat eskaini nahi dielako udalak. Eta bestetik, herrian taberna bakarra dagoela eta bestelako zerbitzurik ez dagoela kontuan hartuta, zerbitzu horri eutsi eta herriko giroa indartu gura dira.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime