dotb Durangaldeko Telebista

Gontzal Mendibil eta baserri produktuen azoka asteburuan Garain

Igandean hamabi saltoki jarriko dira eta denetarik erosteko aukera egongo da

Mendibilen kontzertua larunbat honetan izango da

GARAI.- Asteburu honetan programazio oparoa izango da Garain. Alde batetik Gontzal Mendibilek kontzertu bat eskeiniko du larunbatean eta domekan berriz baserriko produktuen azoka ospatuko da.

Gontzal Mendibilen saioa larunbatean, abenduaren 18an, 19:00etan egingo da Elizabarrin. Joan ahal izateko Garaiko udaletxean izena eman beharko da, aforoa bete arte. Ekitaldian zehar, entzuleek maskara jantzita eraman beharko dute.

Era berean, igandean, abenduaren 19an, 11:00etatik aurrera “Baserriko produktuen azoka” egingo da plazan. Guztira, hamabi saltoki jarriko dira eta denetarik erosteko aukera egongo da: baserriko ogia, sagardoa, txakolina, garagardoa, gazta, kontserbak, gozoak, esnekiak, ortuariak, fruta eta abar. Aurten hirugarren aldia da azoka antolatzen dena, 2019an antolatu baitzen lehenengo aldiz. Ekimena Garaiko Udalaren eta Urkiola Landa Garapenerako Elkartearen arteko lankidetzari esker
antolatu da.

Parte hartuko dutenak, nagusiki, Durangaldeko ekoizleak izango dira, beste herrialderen batetik etorriko denik ere izango da. Helburua lehenengo sektoreko ekoizleei plaza eskaintzea da, bezeroekin hur-hurreko harremanak izateko, produktuak erakusteko eta saltzeko.

Azokari doakionez, Garaiko Udalak hurreratzen diren guztiei eskatzen die maskara jantzita eraman dezaten.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.