dotb Durangaldeko Telebista

Gure Zirkuak bederatzi ikuskizun eskeiniko ditu Elorrion

Ganondo parkean egongo dira datorren uztailak 16ra arte

Lehen ikuskizuna ostegun honetan izango da

ELORRIO | Ikusmin handia pizten duen euskal zirkua iritsi da herrira. Artista paregabez osatutako taldeak bederatzi ikuskizun egingo ditu: ostiralean, hilak 7, 19:00etan; larunbatean, hilak 8, 18:00etan eta 20:30ean; igandean, hilak 9, 11:00etan; ostegunean, hilak 13, 19:00etan; hilaren 14an, 19:00etan; hilaren 15ean, 18:00etan eta 20:30ean; eta hilaren 16an, igandea, 19:00etan. Bizkaiko azken emanaldiak izango dira Elorriokoak.

“Gure lanbidea, edertasuna eta ausardia elkarbanatu nahi ditugu herri osoarekin, adin eta maila guztietako herritarrekin”, azaldu dute artistek. Nortasun berezia duen zirkua da. “Gure Zirkuan sinetsi ezin denaz gozatuko dugu; eta karpa barruko giroa osatuko duten orekarekin, indarrarekin, arriskuarekin, trebetasunarekin eta pozarekin harrituko gara. Harmonian batzen diren sentipen eta zirrarak guztiek sinfonia berezi eta partekatua osatuko dute; zirkua baino ez baita gai eutsi ezin diren irribarreak erauzteko, gorputz osoa astinduko duten hotzikarak sortzeko, eta azken finean, bizitza ospatzea ahalbidetzen digun zoriontasuna eragiteko”.

Sarrerak eskuragarri daude hurrengo loturan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.