dotb Durangaldeko Telebista

Hainbat jarduera Zaldibarren euskararen erabilera sustatzeko

Urriaren 30era arte eskatu ahal izango dira 2020-2021 ikasturteko euskara ikasleentzako laguntzak

Gaztelekua irailaren 10ean hasiko da

ZALDIBAR.- Ikasturte berriaren hasierarekin batera, Zaldibarko Udaleko Euskara Sailak hainbat jarduera jarri ditu abian herrian euskararen erabilera sustatzeko, hala nola Zapatublai, Gaztelekua, euskara ikastaroak AEKren laguntzarekin eta 2020-2021 ikasturteko euskara ikasleentzako laguntzak.

Zapatublai

Zapatublairen kasuan, izena emateko epea irailaren 6tik 13ra izango da, eta jarduera urriaren 2an hasiko da. Hala, ekainaren 19ra arte, hamabostero, Zaldibarko gazteak (2010 eta 2018 artean jaiotakoak) 16:00etatik 19:00etara bitartean bil daitezke, lagun artean euskaraz gozatzeko; haurren artean euskararen erabilera bultzatzeko harremanetan, gurasoen konpromisoarekin eta inplikazioarekin; haurrak giro lasaian, lagunartean eta errespetuan hezteko; parte-hartzea ondo ezagutu eta errespetatzeko; eta azken finean ondo pasatzeko.

Izen-ematea udaletxean egingo da irailaren 6tik 13ra bitartean eta prezioa 40 eurokoa izango da.

Gaztelekua

Zaldibarko Gaztelekua 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta ekintzak ostiral, larunbat eta igandetan egiten dira 17:00etatik 20:30era. Irailaren 10ean hasiko da eta uztailaren erdialdera arte iraungo du.

Helburua gazteak txangoak, eskulanak, tailerrak, lehiaketak, hitzaldiak eta beste hainbat jarduerarekin elkartzea da, betebehar bakar batekin, euskaraz gozatzea.

Euskara klaseak

Bestalde, irailaren 1etik 17ra bitartean zabalik dago AEKrekin eta Berbalagunarekin batera euskara eskoletarako matrikulazioa, eta Udalak diruz laguntzen ditu ikasturte amaieran.

Euskara ikasleentzako laguntzak 

Eta datorren urriaren 30era arte eskatu ahal izango dira euskara ikasleentzako laguntzak 2021-2021 ikasturtean. Horretarako, Zaldibarren erroldatuta egon beharko da, eta aurreko ikasturteko eskolen % 80ra joan beharko da gutxienez.

Informazio guztia udalaren webgunean eta Zaldibarko Udaleko Euskara Zerbitzuan egongo da eskuragarri, 94 682 70 16 telefonoan edo eguen@zaldibar.eus helbide elektronikoan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.