‘Zaharraz harro’ eta ‘Urkiola’ taldeek bigarren eta hirugarren saria eskuratu dute

DURANGO| Zapatu gauean egin zen Labur Esanda film laburren lehiaketaren emanaldia, Plateruenan. Dozenaka pertsona bertaratu ziren emanaldira eta giro ezinhobea eduki genuen.
Lehiaketan 8 taldek izena eman bazuten ere, azkenean 5ek aurkeztu zuten film laburra.
Parte hartzaileek 24 ordu eduki zituzten film laburrak grabatzeko, baldintza hauekin:
Gaia: Zain egotea
Objektua: Xaboi burbuila
Esaldia: Zenbat eta gordinago, hobeto
Epaimahai Durangaldeko hiru adituk osatu zuten: Ainhoa Zabarte, Xabier Zabala eta Ainhoa Olaso. Hauek izan ziren saritu ziren lanak:
Talde irabazlea (300 €): Har Hik Etarrak taldearen “Parisera”.
Bigarren saria (200 €): Zaharraz harro taldearen “Iguriki”.
Hirugarren saria (100 €): Urkiola taldearen “Gauza sinpleenak”.
«Datorren urtean ere IV. edizioa egiteko gogoz gaude Berbaron, eta modu horretan euskarazko ikus-entzunezkoen sorkuntzan gure aletxoa ipintzen jarraitzeko» azaldu dute antolatzaileek.



Youtubeko bideo honetan daude ikusgai film labur guztiak HEMEN