dotb Durangaldeko Telebista

“Herritar guztien ongizatea ipar” duen hautagai taldea aurkeztu du Zornotzako EH Bilduk

Ander Uriarte Pujana zinegotzia buru duen hautagaitza aurkeztu du

Zornotzako EH Bilduk maiatzako hauteskundetarako hautagaiak aurkezti ditu

AMOREBIETA-ETXANO | Udal Hauteskundeetarako hautagaiak aurkeztu ditu Zornotzako EH Bilduk. Ander Uriarte Pujana izango da zerrendaburua. Zornotza Lanbide Heziketan irakaslea da lanbidez eta badauka eskarmentua aro instituzionalean, zinegotzia izan baita azken legealdietan. Halaber, gaztetatik hartu izan du parte gizarte mugimendu askotan. Horretan, besteak beste, egiten du bat EH Bilduk osatutako zerrendako gainontzeko hautagaiekin.

Izan ere, taldeko herritarrak batzen dituen elementua da herriarekiko lotura estua, aurkezpenean azaldu dutenez: “Ikusi ditzakegu mugimendu eta gizarte eragile desberdinetan militatzen, herrian antolatzen diren ekintza kulturaletan parte hartzen, herriari zuzendutako ekitaldiak antolatzen, kirol jardunetan animatzen, gizarte aldarrikapenetan ahotsa altxatzen, elkartasun ekimenetan eskuak alkarri ematen etab.”.

Nabarmendu dute EH Bilduren hautagaiek pauso bat aurrera eman eta herritarrak ordezkatzeko prestutasuna agertu dutela “Amorebieta-Etxanoko herritar guztien ongizatea lortzeko helburua” dutelako. “Lasai eta etxeko lanak eginda” daudela azaldu du Ander Uriarte alkategaiak: “Badakigu herria pertsonek egiten dutela eta nire atzean dauzkadan taldekideak, bakoitza bere esparrutik, bere lekutik, aspalditik dabiltza Zornotza egiten”.

Horrela, neurri zehatzak aurkeztu dituzte, “Zornotza hobe” bat eraikitzera bidean indarrean jarri nahi dituztenak. “Anbizio handiko” proiektua dute Zornotzarentzat, Uriartek jakitera eman duenez, “politika beste era batera egin daitekeela erakutsiko dizuena”.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.