dotb Durangaldeko Telebista

Hibai Etxebarria musikariak ‘Auzorik Auzo’ egitaraua zabalduko du Iurretan

Lehenengo kontzertua Goiurian izango da larunbat honetan 18:00etan

Programa larunbat honetan hasiko da

IURRETA | Iurretako “Auzorik Auzo” larunbat honetan bueltatuko da. Hibai Etxebarria, Inun eta Esti Marquez musikariek parte hartuko dute aurtengo edizioan.  Sarrera libre izango da.

Iurretako Udalak betidanik izan du musikarekiko eta kulturarekiko konpromiso berezi bat. Orain dela 7 urte abiatu zen ibilbide hau, udalerriko auzo eta ermitetara musika eramateko asmoarekin.

Lehen kontzertua larunbat honetan izango da Goiurian, Hibai Etxebarriaren eskutik, arratsaldeko 18:00etan. Hibai Etxebarriak “Harizko zubiak” bere azken lana aurkeztuko du kontzertu berezi batean, Leire Pikabea biolinean eta Eñaut Zubizarreta biolontxeloan lagun dituela. Ukrania eta Euskal Herriaren artean grabatutako lan berri honek, soka-talde batekin batera interpretatzeko moldaturiko kantu sorta bat biltzen du.

Martxoak 18an Inun San Markoa auzoan egongo da, 18:00etan ere.  Mikel Inuntziaga ‘Inun’ musikariak zuzeneko fresko eta dinamikoa prestatu du. Bere kantuak jotzearekin batera, sormenarekin eta euskararekin lotuta dauden hainbat gairen inguran arituko da.

Azken kontzertua apirilaren 1ean izango da Amezketan, Esti Marquezen eskutikUdazkenean iritsi zen Esti Markezen bakarkako lehen diskoa, «Hitzekin Jolasean» izenekoa. Musika guztia berak sortua da, baita letra gehienak ere. Pop-rock doinuak dira nagusi, estilo anitzekin jolasean ibili bada ere. Bere gaztetasuna, freskotasuna eta ahots bereizgarria, ibilbide musikal handiko beste musikari batzuen esperientzia eta profesionaltasunarekin batera uztartuz, eman dio hasiera ibilbide berriari. Dánae Riaño, Iker Lauroba eta Josu Erviti izango ditu lagun zuzeneko kontzertuetan. 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.