dotb Durangaldeko Telebista

Hirukoa Gala lehiaketaren III. edizioa egingo du Berbarok datorren astean

Ekitaldia San Agustinen ostiralean, 19:30ean izango da

Hiruko lehiaketa datorren ostiralena, hilak 19an, ospatuko da

DURANGO.- Online jokatu beharreko Hirukoa lehiaketa amaitu ostean, Berbaro Elkarteak Hirukoa Gala egingo du datorren barikuan, azaroaren 19an, San Agustinen, 19:30ean. Aurrez aurrezko lehiaketa izango da, telebistako galdera saioen antzera, eta kasu honetan ere hiru laguneko taldeetan hartu beharko da parte. Gai askotako jakintzak erakutsi beharko dituzte parte hartzaileek: musika, aktualitatea, kirola, Durangoren historia… talde irabazleak Errigorako otzara eder bat eramango du etxera.

Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da, esteka honetan: www.labur.eus/hirukoa3

Iazko edizioa Plateruena Kafe Antzokian egin zen, 13 hirukotek hartu zuten parte eta «Harroak» taldeak eraman zuen saria etxera.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.