dotb Durangaldeko Telebista

Irakurtzearen berehalakotasuna

 

IRITZIA | Ohiturak ez dira gau batetik bestera hartzen, denbora eta disziplinarekin lortzen diren gauzak dira, egunez egun errepikatu ondoren. Entretenimenduaren mundutik datozen estimulu guztiak kontutan izanda, askotan ez da erraza hauek mantentzea, are gutxiago ez duzun ohitura bat hutsetik hastea.

Ikerketa batzuek diote 21 egunez errepikatuta lortu daitekeela, eta beste batzuek diote pauso konkretu batzuk jarraitu behar direla ohitura berria bereganatzeko. Asko aztertu egin da ohituren fe omeno hau, eta argi dagoena da borondate faltaz gain, bestelako faktoreak daudela hauek garatzerako orduan.

Eguneroko irakurketen kasuan, batez ere sare sozial eta egunkarien web orrietan dauden testuak, interesgarriak izan daitezkeenak ondo idatzita egoteaz gain, ez ditugu inoiz guztiz ezta arretaz irakurtzen. Ez dugu behar adina denbora hartzen Internet-eko irakurketaz gozatzeko.
Zergatik? Dopaminaren kontu hau guztia dela eta diagonalean arin batean irakurtzera moldatu gara, ahalik eta albiste, post edo artikulu gehien irakurtzeko: berehalako plazerak.

Artikulua edozein dela ere, ezin gara informazio guztiarekin gelditu, irakurritako apunte eta detaile asko bidean geldituko dira edo ahaztu egingo ditugu, eta ezin izango dugu guztia gure memorian sartu: testua bera, bideoa-irudia, soinua …

Ordea, saiatu beharko ginateke sare sozialek eta egunkariek duten informazio bonbardaketa masibo hori filtratzen, selektiboagoak izaten irakurtzen dugun hori behar bezala eta denboraz irakurtzeko.  Era honetan, aldizkari bateko artikulu batean irakurketa sakon batetan murgilduta edo liburu bat esku artean izatean patxadaz gozatuko genuke momentuaz, gauzak bi aldiz irakurri gabe aurrekoak ahaztu ditugulako.

Hau bai izan daiteke ohitura polita: liburuak irakurtzea. Gaur egun, eBook eta tabletekin merkeagoa eta erosoagoa da. Funtsean, ekintza berbera da, irakurtzearena, era desberdin batean burutua (web vs. liburua); baina liburu bat irakurtzearen ohitura behar bezala jarraituz gero, imajinazioari askatasun osoa emango zaio, bakoitzak irakurtzen duen drama, abentura edo istorio hori era ezberdinean irudikatuz. Erronka hau polita izan daiteke, eta nahiz eta hasieran gogotsu jarri, ohitura faltak traizionatu egin gaitzake, eta berehalakotasunaren normaltasunean berriz ere urperatuz.

Iñaki Bidarte Garcia-Ariño

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.