Gaur arratsaldean Donien Atxa igoko da 18:00etan
IURRETA | Amatzan jaiak izango dira asteburu honetan hasita. Donien Atxa gaur igoko da arratsaldeko 18:00etan, ondoren dantzarien ensaioa izango da. Gaur gainera mozorro eguna ospatuko da. Eguna tortilla txapelketarekin bukatuko da.
Bihar, domeka, hiru ekitaldi izango dira. Goizeko 10:30 trikitilarien kalejira, 12:3oean auzoko dantzariek dantzatuko dute eta bazkari herrikoaren aurretik ere luntx izango da. Eguna umeen jolasekin bukatuko da.
Martitzenean berriz, hilak 4, meza izango da, trikitilariak eta ondoren luntxa eskeiniko da.