dotb Durangaldeko Telebista

Iurretako XXIII. Literatur Lehiaketak 239 lan jaso ditu

Haurren sailean 117 lan jaso dira, gazteen kategoria ezberdinetan 109 lan, eta helduen sailean, berriz, 13

Aurtengo edizioak arrakasta handia izan du

IURRETA – Iurretako Udalak eta Herri Bibliotekak idazle eta sortzaile gazte zein helduenen ahalegina saritu dute herriko Literatur Lehiaketaren XXIII. edizioan. Urtero bezala, ekimen honen helburu nagusia haur, gazte eta helduen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatea da , herriko ikastetxeen —Maiztegi Herri Eskola eta Juan Orobiogoitia Institutua— funtsezko laguntzarekin.

Aurtengo edizioak arrakasta handia izan du parte-hartzeari dagokionez, eta guztira 239 lan aurkeztu dira. Sailkapenari begiratuta, haurren sailean 117 lan jaso dira, gazteen kategoria ezberdinetan 109 lan, eta helduen sailean, berriz, 13.

Udalak azpimarratu duenez, lehiaketak integrazioa eta kulturaniztasuna ditu xede. Hori dela eta, jatorriz bertakoak ez diren hainbat ikaslek ere parte hartu dute, eskoletan eta arlo askotan egiten ari den ahaleginari esker.

Sari banaketa

Aurtengo edizioak bi laguntzaile berezi izan ditu: Iraia Okina ilustratzailea, kartelak, oinarriak eta liburuxka bere irudi finekin osatu dituena , eta Ainhoa Etxano Sarrionandia iurretar gaztea, aurtengo liburuxkako hitzaurrea idatzi eta sari banaketan parte hartu duena.

Guztira, Udalak 2.860 euro banatu ditu sarituen artean. Txikienek liburu sortak jaso dituzte eta gazte zein helduek liburu bonoak eraman dituzte etxera. Horrez gain, haur eta gaztetxoen kategoriako parte-hartzaile guztiek opari bat jaso dute euren ahalegina eskertzeko.

Azken 23 urte hauetan saritutako lan guztiak 23 liburuxkatan argitaratu dira sormena herritarren esku jartzeko. Ale hauek dohanik eskura daitezke Herri Bibliotekan.

Irabazleak

📝 IPUINAK

  • 1. Saila (LH 3-4): 1. saria: Mar – Itziar Martinez Berriozabalgoitia.

  • 2. Saila (LH 5-6): 1. saria: Liburu magikoa – Txomin Gerediaga Urien.

  • 3. Saila (DBH 1-2): 1. saria: Aro berri baten hasiera – Ilargi Villanueva Zarzosa.

  • 4. Saila (DBH 3-4): 1. saria: Azken arroxa loratu artean – Ihintza Villanueva Zarzosa.

  • 5. Saila (Batxilergoa): 1. saria: Edo antzeko zerbait – Irati Gallastegi Molero.

  • 6. Saila (Helduak): 1. saria: Zalduna eta herensugea – Xuban Matarranz Salaberria.

🎤 BERTSOAK

  • 2. Saila (LH 5-6): 1. saria: Emozioak – Abdelmohssine Baidaoui El Khamlichi.

  • 3. Saila (DBH 3-4): 1. saria: Urtebetean – Araitz Elorza Gastañazatorre.

  • 5. Saila (Batxilergoa): 1. saria: Kritikotasunaren kritika – Pello Muguruza Unzalu.

  • 6. Saila (Helduak): 1. saria: Egia eta gezurra – Urko Egaña Calderon.

🎨 POESIA ETA KOMIKIAK

  • Poesia (LH 5-6): 1. saria: Txori arraroa – Aner Areitio Elexpe.

  • Poesia (Batxilergoa): 1. saria: Filomena – Irati Gallastegi Molero.

  • Komikiak (LH 3-4): 1. saria: Itsasoko animaliak eta zaborrak – Araitz Otxotorena Sanchez.

  • Komikiak (LH 5-6): 1. saria: Paperezko mundua – Urko Larrinaga Lizarralde.

  • Komikiak (DBH 1-2): 1. saria: Etorkizunaren atea – Paule Arza Saez.

  • Komikiak (DBH 3-4): 1. saria: Onartezina da – Izei Gallastegi Molero.

  • Komikiak (Batxilergoa): 1. saria: Iloba eta ni – Leire Unzalu Alberdi.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.