dotb Durangaldeko Telebista

Kamikaz taldeak hiru superheroi aurkeztuko gaur arratsaldean Durangon

‘Troia’ lana Aurora Abasolo parkean ikusteko aukera izango da

Antzezlana datorren larunbatean ikusteko aukera izango da

DURANGO | Uda Giro programaren barne, Kamikaz taldeak ‘Troia’ antzezlana eskainiko du gaur arratsaldean, Aurora Abasolo parkean, euria bada Landakon, 20:00etan, Miren Gaztañaga, Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga aktoreen eskutik.

Troia, Kamikaz taldearen lehen kale antzerkia, uztailaren 7an estreinatu zen Zarautzen. Lana komedia generokoa da eta mundua salbatu nahi duten hiru superheroitan oinarritzen da, objektu misteriotsu bat aurkitu baitute eta arriskutsua dirudi, edozein unetan leher daitekeelako. Hori gerta ez dadin, superheroiak prest daude beren botere magikoak erabiltzeko herria salbatzeko.

Obrak lantzen dituen gaiak ahalduntzea, beldurra, irudia eta salbazioa eta konkista dira, ikuspegi komiko ganberro batetik.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.