dotb Durangaldeko Telebista

Salbadore jaiak ospatuko dituzte Abadiñon asteburu honetan

Gauean Euskal okelaz egindako gisatua banatu du jai batzordeak hurbildutako guztien artean

Ekitaldia ostiral gauean hasiko dira

ABADIÑO | Datorren ostiralean hasita Abadiñoko Gerediagan Salbadore jaiak ospatuko dituzte. Hainbat ekitaldi prestatu dituzte datorren domeka gauerarte.

Programazioa:

Abuztuak 4, Ostirala

Iluntzeko 20:00etan «Donien atxa» jaso eta txapligu hotsez jaiei hasiera
ematea.
Gaueko 21:00 aldera jai-batzordeak, EUSKAL OKELAZ egindako gisatua banatuko du jai eremura hurbildutako guztien artean.
Gaueko 22:30ean, Noaindar taldearekin mexikar erromeria.

Abuztuak 5, Larunbata (Salbadore bezpera)

Eguerdiko 12:00etan Meza.
Meza amaieran loren bedeinkazioa egingo da. Lora bana hartu ahal izango dute mezara datozenek. Agertu nahi duten guztiekin, familia argazkia aterako da meza ostean ermitan.
Ondoren Lander eta Jon Ander trikitilariekin “Eguerdiko erromeria”
Goizean zehar “PAELLA TXAPELKETA” paella-ontziak. 14:30erako aurkeztu beharko dira.
Sariak:
1. 50 euro, “Eusko Label” otzara eta txakolin kutxa bat.
2. 40 euro, eta txakolin kutxa.
3. 25 euro, eta txakolin kutxa.

Arratsaldeko 19:00etan Tortilla Txapelketa
Sariak:
1. 50 euro, gazta bat eta ardo kutxa bat.
2. 40 euro, eta ardo botila bi.
3. 20 euro, eta ardo botila bi.
Gainerako parte hartzaileei, hamarna euro emango zaie, paella auzoko plazan jaten badute.
Saririk jaso ez duten guztiei, ardo botila bana emango zaie.
Izena ematea, 18:00etatik aurrera egin ahalko da.
Tortillak arratsaldeko 20:00etan aurkeztu behar dira.

Gaueko 22:30ean, Bertsolariak:
– Maialen Lujanbio
– Andoni Egaña
– Amets Arzallus
– Igor Elorza
Gai Jartzailea: Maite Berriozabal

Gaueko 00:00etan, Erromeria “Luhartz” taldearekin.

Abuztuak 6, Igandea (SALBADORE EGUNA)

12:30ean, Hamabi Harri taldeko ezpatadantzariak.
Dantza saioa eta gero ohi denez, aurreskua eta atzeskua dantzatuko dute.

13:00etan: Igel txapelketa
Sariak:
1. 30 euro eta txakolin kutxa.
2. 15 euro eta txakolin kutxa.
3. 10 euro
Igel txapelketaren ostean, jai batzordearen txosnan kangrejuak banatuko dira.

17:00etan: Briska txapelketa
Sariak:
1. 120 euro garaikurrak eta txanpan botila bi.
2. 70 euro garaikurrak eta txanpan botila bi.
3. 50 euro eta txanpan botila bi.
4. 30 euro eta txanpan botila bi.
Parte hartzeko bikoteko 8 euro jarriko dute.

Arratsaldeko 18:00etan “Umeen Jolasak”
20:30ean “Erromeria” Ansorregi eta Larrañagarekin.
21:00etan, “Erromeri afaria”. Entsalada, bertako produktu ekologikoekin, piperrak, Lumagorri oilasko izterrak eta postrea. Edariak, eta kafea.

Afalostean erromeriak jarraipena izango du gauerdiarte. 50. urteurren jaiak amaitzeko, “txokolatada” goxoa banatuko da.

Afaria 12 euro izango da eta aurrez txartela erosi beharko da 626 945 623 telefonora deituta, plazak mugatuak direlako. Afaltiarren artean, Mahalaren otzara bat zozketatuko da.

OHARRAK:
• Aurten ere jaien aldeko errifa egongo da salgai jaietarako txosnan. Errifaren zozketa jaien amaieran egingo da. Sariak eskuratzeko epea, irailaren 31an amaituko da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.