‘Troia’ lana Aurora Abasolo parkean ikusteko aukera izango da

DURANGO | Uda Giro programaren barne, Kamikaz taldeak ‘Troia’ antzezlana eskainiko du gaur arratsaldean, Aurora Abasolo parkean, euria bada Landakon, 20:00etan, Miren Gaztañaga, Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga aktoreen eskutik.
Troia, Kamikaz taldearen lehen kale antzerkia, uztailaren 7an estreinatu zen Zarautzen. Lana komedia generokoa da eta mundua salbatu nahi duten hiru superheroitan oinarritzen da, objektu misteriotsu bat aurkitu baitute eta arriskutsua dirudi, edozein unetan leher daitekeelako. Hori gerta ez dadin, superheroiak prest daude beren botere magikoak erabiltzeko herria salbatzeko.
Obrak lantzen dituen gaiak ahalduntzea, beldurra, irudia eta salbazioa eta konkista dira, ikuspegi komiko ganberro batetik.