dotb Durangaldeko Telebista

Khontaira taldeak «Elurzuriren hiru heriotzak» antzezlana taularatuko du Durangon

Antzezlana datorren azaroak 10ean ikusteko aukera izango da

Antzezlana datorren azaroaren 10ean taularatuko da

DURANGO | Khontaira taldeak «Elurzuriaren hiru heriotzak» antzezlana taulatuko du Durangon. San Agustinenek antzezlan hau taualaratuko du datorren azaroaren 10ean. Marburgeko unibertsitatean gordetzen den Grimm anaien eskuizkribu zaharrenean eta Béla Bartókek ekialdeko europan jasotako Erdi Aroko doinu mestizoetan inspiratuta, obra honek Elurzuriren sagarrari berriro kosk egitera gonbidatzen gaitu, mito zaharrak, sineskeria ilunak eta zorigaitz tragikoak berpiztuz, birsortuz eta tartekatuz. «1327 urtean Joan XXII.a Aita Santuak super illius specula bulda argitaratu zuen. Hartan kondenatzen zituen “heriotza eta infernuarekin itunak egin eta irudi, erantzun, ispilu, edo beste edozeren bitartez deabruak magikoki lotzen dituztenak, zeinei galderak egiten dizkieten, erantzunak jasoz: –    Ispilutxo, ispilutxo, guztietan fidelena, nor da ba gure erresumako emakumerik ederrena?»

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.