dotb Durangaldeko Telebista

“Labur Esanda” Durangoko film laburren lehiaketaren III. edizioa antolatu du Berbarok

 Martxoaren 24 eta 25ean izango da Plateruenan

Parte hartzeko martxoaren 24an bertaratuta nahikoa izango da, baina Berbarotik deia egin dute aurrez izena emailez emateko

DURANGO| Berbaro Elkarteak Labur Esanda film laburren lehiaketaren III. edizioa antolatu du datorren martxoaren 24 eta 25ean.

Aurreko edizioetan bezala, parte hartzaileei gai bat, objektu bat eta esaldi bat emango zaie, eta 24 ordu izango dituzte bideo bat grabatzeko baldintza horiekin. Plateruena izango da lehiaketako elkargunea, eta bertan egingo da film laburren emanaldia eta sari banaketa ere.

Guztira 600 € egongo dira saritan.

Martxoaren 24an bertaratuta nahikoa izango da parte hartzeko, baina Berbarotik deia egin dute aurrez izena emateko email honetara mezu bat bidalita: laburesanda@berbaro.eus

Hona hemen egitaraua:

Martxoaren 24an:
16:00etan parte hartzaileei gaia, objektua eta esaldia banatuko zaie Plateruenan.

Martxoaren 25ean:
16:00etan parte hartzaileek film laburrak entregatuko dituzte.
21:30ean Plateruenako ateak zabalduko dira. Sarrera librea izango da.
22:00etan film laburren emanaldia eta sari banaketa egingo da.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.