dotb Durangaldeko Telebista

Liztor Asiarrari aurre egiteko boluntarioak prestatzeko jardunaldiak antolatu dituzte

Lehen ekitaldia, Iñigo Mendibil erlezainaren eskutik, Atxondon izango da martxoaren 7an

Lehen jardunaldia datorren martxoaren 7an izango da

DURANGALDEA | Liztor Asiarrari aurre egiteko boluntarioak prestatzeko jardunaldiak egingo dira Durangaldeko hainbat herritan Urkiola Landa Garapenerako Alkartearen eta Atxondoko Erlete Eztiola Elkartearen eskutik, Durangaldeko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Hitzaldien helburua, Liztor Asiarraren arriskuaren inguruan herritarrak jakinaraztea eta inbasorea den espezie honi aurre egiteko teknikak erakustea izango da.

Durangaldean Liztor Asiarraren presentziak ondorio larriak eragiten ditu ingurunean eta biodibertsitatean. Bertakoak diren erleez elikatzen da eta horrek nabarmen murrizten du hauen populazioa. Liztor Asiarraren presentzia antzeman denetik, eztiaren ekoizpena %70 murriztu da erlezainen arabera.

Hitzaldien informazioa:

Atxondo: Martxoak 7, Atxondoko Eskolako Gimnasioan. Iñigo Mendibil erlezaina.

Elorrio: Martxoak 7, Iturri Kultur Etxean. Felix Zabarte erlezaina.

Garai: Martxoak 14, Garaiko Udaletxean. Hegoi Escudero erlezaina.

Mallabia: Martxoak 12, Mallabiako Kontzeju Zaharrean. Jon Castillo erlezaina.

Mañaria: Martxoak 7, Mañariako Udaletxean. Hegoi Escudero erlezaina. 

Berriz: Martxoak 14, Berrizko Kultur Etxean. Iñaki Narbaiza erlezaina.

Hizlariak Erlete eztiolako erlezainak dira. Hitzaldi guztiak 19:00tan hasiko dira dagokien egunean. Sarrera librea izango da, lekuak bete arte.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime