dotb Durangaldeko Telebista

Maiztegiko eta Juan de Orobiogoitiako ikasleak, Iurretako 2030 Agenda Foroan

Ibaia garbitu ondoren, hainbat konpromiso aurkeztu dituzte

Bost proposamen egin dizkiote Udalari

IURRETA | Maiztegi Herri Eskolako eta Juan de Orobiogoitiako ikasleek Udalak sustatutako Eskola Agenda 2030 ekimenean parte hartu dute. Aurten, ikasleek ibaia garbitu dute, eta ekintza ekosozial hori aztertu ondoren, proposamenak aurkeztu dituzte hainbat konpromiso hartu Udal Foroan.

Foro honen helburu nagusia da udal ordezkariei jakinaraztea egindako ekintza eraldatzailearen ondorioak eta eskola-foroaren dinamikaren ondoren pentsatutako konpromisoak eta proposamenak. Ibaia garbitu ondoren hartutako konpromisoak hauek dira:

1. Sentsibilizazio-kanpaina bat egitea
2. Ingurumenaren aldeko ekintzetan parte hartzea.
3. Zaborra ibaira bota behar ez dela ohartarazteko kartelak egitea.

Horretarako, 5 proposamen egin dizkiote Udalari:
1. Udaleko garbiketa-kanpainak antolatzea Iurretako biztanleentzat.
2. Ibai-eremuko paperontzi kopurua handitzea, bai eta Iurreta eta Amorebieta-Etxano lotzen dituen bizikleta-pista ere.
3. Berdeguneen kontserbazioa.
4. Haurrentzako kontzientziazio-kanpainak antolatzea (jolasen bidez…).
5. Kontrol handiagoa, fabrikek gutxiago kutsa dezaten.

Udalak ekimen hau baloratu eta babesten du, garapen iraunkorraren aldeko kontzientziazio eta ekintzarako urrats garrantzitsua delako, eta Oskar Koka alkateak adierazi duen bezala, «Iurreta herri garbiagoa eta jasangarriagoa izan dadin ikasleen proposamenak martxan jartzeko konpromisoa hartzen dugu». Eskolako 30 Agenda garapen jasangarrirako hezkuntza-programa bat da, eskola-komunitateari zuzendua. Proiektuak hiru helburu ditu:
Ikastetxeak ingurumen- eta gizarte-jardunbide egokien eredu bihurtzea.
Ikasleak heztea, ingurumen- eta gizarte-arazoak identifikatzeko eta konpontzeko gai izan daitezen.
Hezkuntza parte-hartzailea eta ingurumenarekiko errespetuzkoa bermatzea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime