dotb Durangaldeko Telebista

Mallabiak Euskararen alde egingo du urrezko aizkolariak eta esku pilota txapelketarekin

Elordi-Rezustak Ezkurdia-Tolosa izango dute aurkari

Programazioa datorren abenduaren 3an ospatuko da

MALLABIA | Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Mallabiko Udalak, hainbat elkarterekin elkarlanean, ekitaldi ezberdinak antolatu ditu jardunaldi horretarako.

Horrela, eguerdiko 12:00etan Mallabiko plazan euskararen aldeko topa egingo da. Bertan, xanpain kopa edan eta txorizo egosiaren pintxoak dastatu ahal izango dira.

Eguerdiko 12:30etan Urrezko Aizkolarien Kopa ere ospatuko da Mallabiko pilotalekuan eta bertan izango dira Ioritz Gisasola «Zelai IV» mallabitarra, Jokin Urretabizkaia «Basozabal», Aritz Irazabal, Julen Larrea III, Hodei Ezpeleta, Ibai Soroa eta Joxean Etxebarria. Sarrera doakoa izango da.

Eta 17:00etan Eskuzko Pilota frontoian, Serie B Liga jokatuko da Salaberria-Arbizu Vs Egiguren V-Eskurzarekin eta LEP.M Liga Elordi-Rezusta Vs Ezkurdia-Tolosarekin. Sarrerak www.entradasfronton.com webgunean eta egunean bertan erosi ahal izango dira.

Igor Agirre Mallabiko alkateak azaldu duenez, «helburua euskararen erabilera sustatzeko jarduerak egiten jarraitzea da, eta aldi berean gure kirolak balioan jartzea eta horretarako Zelai IV.a eta Elordi bezalako kirolari mallabitarrak ditugu».

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.