Errose Bustintzaren ipuinak entzun eta Etxaburutorren Erdi Aroko jatekoak dastatuz amaituko da programazioa
URRIAK 28 MAÑARIA / Errose Bustintza, Mañariko larrosa, herriaren boza
17:00 -Ipuin irakurketa eta txokolate dastaketa
Mañariko idazlearen ipuinei abotsa jarriko die Esti Gonzalezek. Modu horretara, osaba Kirikiñoren itzalpetik argira aterako dugu. Txokolate jana izango da gerturatzen direnentzat.
URRIAK 29 IZURTZA / Erdi Aroan jaten
10:30 eta 12:30 – Hitzadia eta dastaketa
Juan Manuell Gonzalez Cembellin historialariak Etxaburuko dorrea jantoki moduan erabiliko du garai bateko gastronomiaren gaineko hurbilketa egiteko. Etxaburutarrak nortzuk ziren eta dorretxearen historiari ere errepasoa egingo dio. Dastaketa txiki bat ere izango da.
Ekitadiak doakoak dira, baina aurrez izan eman behar da, lekua mugatua delako. Bizkaiko Foru Aldundiak egokitu duen webgunean – ondareabizkaia.eus – eman behar da izena.