Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena

Altxamendu egunean, Francisco Javier Lauzirika iurretarra, Valentziako gotzain-laguntzaile ultrakotserbadorea, Durangon oporretan zegoen. Alberto Onaindia abadeari Vaticanora bidaian laguntzeko eskatu zion eta Erromarako bidaia hasi zuten Errepublika garaiko agintariekin. Asmoa Vaticanoari gatazkan bitartekari lanak egiteko eskatzea zen. Baina, Baionan Lauzirikak Iruñearako bidea hartu zuen eta Mola generalaren aginduetara jarri zen.