Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena

DURANGO |1936ko irailaren 25ean, altxamenduaren aldeko hegazkinek Durango bonbardatu zuten. Hauxe izan zen Durangoko lehen bonbardaketa. 4 bonba bota zituzten eta bat Ezkurdin, Gipuzkoatik ihes egin zuten errefuxiatu eta miliziarrak pilotan jokatzen zebiltzala. 15 lagun hil ziren.
Gertaera horren ostean, miliziar talde bat Ermodo kaleko kartzelara joan eta reketeen aldeko 22 lagun atera eta kanposantura igo eta fusilatu egin zituzten.