Durango bonbardaketaren 85. urteurrena

1936an, Bizkaiko Foru Aldundiaren nahietako bat Bilbotik Donostiarako bidea Durangoko erdigunetik ateratzea izan zen. Horretarako, Iurretako Berezigane (Monte-quemado) barrenetik Matienara trenbide zaharraren ibilbidea egokia zela erabaki zuten. Durangoko Udala ez zen ados agertu herriko merkataritza kaltetuko zelako. Ordainetan, Ebroko zubia egitea proposatu zuen Foru Aldundiak, Durango eta bide berriaren arteko lotura handitzeko. Gerra ostera arte atzeratu zen proiektua.