Antzelana San Agustin Kulturgunean taularatuko da 18:00etan
DURANGO | Glu Gluk familia osoarentzako antzezlan berri bat aurkezten du, elkarbizitzaren alde egiten duen abenturazko istorio bat.
Abiapuntua “Munduari itzulia 80 egunetan” liburu ospetsua izango da, Julio Verneren eleberrian oinarritutako bertsio librea. Glu Gluren lanetan ohikoa den bezala, antzezlanaren tonu nagusia komikoa eta musikala izango da.
Liburu ospetsuak Phileas Fogg eta bere morroi Passepartoutek apustu baten ondorioz laurogei egunetan munduari bira ematen dioten bitartean izan dituzten gorabeherak kontatzen ditu. Proposatutako egokitzapen honetan, gure herritik irten gabe mundu osoko pertsonekin bizi garela erakutsi nahi dugu, bai eskolan, bai gure kale, auzo eta parkeetan ere.
Fitxa artistikoa
Egilea: Galder Perez
Zuzendaritza: Ugaitz Alegria Ituarte.
Antzezleak: Andrea Covadonga, Jon Casamayor, Sara Barroeta, Leire Ormazabal.
Sarrerak: 4€ (bazkideak 3€)
Gomendatutako adina: 5-12 urte