dotb Durangaldeko Telebista

Mutrikuko Jabier Zubiaurrek irabazi du Axpen Artzain Txakurren Euskal Herriko Txapelketa

Carlos Ardanza abadiñarrak eta Mendi txakurrak hirugarren postua lortu zuten eta Aitz Azpi saria ere

Carlos Ardanza, hirugarren edizio honetan, Nerea Mujika Gerediagako lehendakariarekin eta Eneritz Agirre Atxondoko alkatearekin batera ARGAZKIA: Gerediaga

ATXONDO | Atzo arratsaldean, beste behin, Axpen Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketaren edizio berri bat ospatu zen. Bertan Jabier Zubiaurre mutrikuarra podiumera igo zen Mendi txakurrarekin, lehen postua lortuz.

Bigarren postuan Zallako Imanol Diaz geratu zen Lolirekin, eta brontzea etxean geratu zen Carlos Ardanza abadiñarra eta bere txakur Mendirekin, hirugarren postuaz gain Durangaldeko artzain txakur onenaren Aitz Azpi saria ere lortu zuten.

Bestalde, Jantzi onenaren saria Ilarduiako Jose Mari Jauregik jaso zuen.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.