[dotb.eus] Berrizek Pirritx eta Porrotx, bertsoak eta antzerkiekin ospatuko du Euskararen Eguna
Azaroaren 24tik abenduaren 10era arte ikuskizun ezberdinak ikus daitezke BERRIZ.- Berrizko Euskara Sailak zenbait jarduera antolatu ditu Abenduaren 3ko euskararen nazioarteko egunaren inguruan. Horrela Azaroaren 24an Pirritx eta Porrotxen “Borobila” izeneko ikuskizun berria ikusteko aukera egongo da arratsaldeko 17,00etan Olakueta Frontoian. Sarrerak salgai egongo dira 20, 21 eta 22an. Abenduaren 2an haurrentzako “ENE Kantak” ikuskizunarekin …









