dotb Durangaldeko Telebista

MARTXOAK 31

Martxoak 13 | Francisco Javier Lauzirika

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena Altxamendu egunean, Francisco Javier Lauzirika iurretarra, Valentziako gotzain-laguntzaile ultrakotserbadorea, Durangon oporretan zegoen. Alberto Onaindia abadeari Vaticanora bidaian laguntzeko eskatu zion eta Erromarako bidaia hasi zuten Errepublika garaiko agintariekin. Asmoa Vaticanoari gatazkan bitartekari lanak egiteko eskatzea zen. Baina, Baionan Lauzirikak Iruñearako bidea hartu zuen eta Mola generalaren aginduetara jarri zen.

Martxoak 12 | Otxandioko biktimen alde zine emanaldia

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena 1936ko abuztuaraen 12an, Durangoko zinema aretoan emanaldi berezia antolatu zuen Anselmo Zugaza aretoko jabeak.  Emanaldian batutako dirua Otxandioko bonbardaketako biktimen alde izan zen.  Ekitaldia girotzeko “Illinois Bois” orkestrak ere parte hartu zuen.

Martxoak 10 | Esteban Bilbaoren atxiloketa

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena 1936ko uztailaren 29an, Esteban Bilbao y Eguia atxilotu zuten Durangon, karlisten buruzagi nagusia Euskal Herrian. Gerora, Ernesto Erkoreka Bilboko alkatearekin trukatu zuten. Izan ere, gerra hasieran, Madriletik bueltan altxamentuaren aldekoek preso hartu zuten.

Martxoak 9 | Durangoko erreketeak

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena Durangoko erreketea 100 bat lagunek osotzen zuten. Jaime Zuloaga eta Anastasio Barrueta buru ziren. 1936ko uztailaren 18an, Durangoko erreketeak Garaiko pinudi baten elkartu ziren Durangon zeuden 14 goardi zibilak altxamendu militarrarekin bat egingo zutela pentsatuz eta euren kontra jotzeko asmoarekin. Baina, Durangoko goardia zibilak gobernu errepublikarrari leial jarraitu zuten.

Martxoak 8 | Durango, oporlekua

Durangoko bonbardaketaren 85.urteurrena Zaldibar eta Elorrio ezezik, Durango ere izan zen gerra aurreko urteetan askoren oporlekua. Adibide bi:  San Roke bidean etxea zeukan Wilhelm Wakonigg Austriako kontsulak (1936ko azaroaren 9an Derion fusilatu zuten espiotza leporatuta).  Jose Luis Arresek ere udak Durangon pasatzen zituen (1943ko urtarrilaren 19an Adolf Hitler-ekin elkarrizketatu zen buruzagi falangista).

Martxoak 7 | Eusko Langileen Alkartasuna (ELA)

Durango bonbardaketaren 85. urteurrena uGT eta CNT sindikatuak XIX.mende amaieratik antolatutako taldeak ziren. Euskal Herriko langileen aldarrikapenei bide propioa emateko helburuarekin, 1912an, beranduago “Eusko Langileen Alkartasuna / Solidaridad de Trabajadores Vascos” ELA/STV izenarekin ezaguna egin zen erakundea sortu zen Durangon. Gerra garaian, “San Andres” izeneko batailoia antolatu zuten sindikatuko hainbat kidek

Martxoak 6 | Errepide berria

Durango bonbardaketaren 85. urteurrena 1936an, Bizkaiko Foru Aldundiaren nahietako bat Bilbotik Donostiarako bidea Durangoko erdigunetik ateratzea izan zen. Horretarako, Iurretako Berezigane (Monte-quemado) barrenetik Matienara trenbide zaharraren ibilbidea egokia zela erabaki zuten. Durangoko Udala ez zen ados agertu herriko merkataritza kaltetuko zelako. Ordainetan, Ebroko zubia egitea proposatu zuen Foru Aldundiak, Durango eta bide berriaren arteko lotura …

Martxoak 6 | Errepide berria Leer más »

Martxoak 5 | 1936 – Urkiolako igoera

Durango bonbardaketaren 85. urteurrena Gerrak kirol ekitaldi asko bertan behera utzi zituen, baina 1936. urtean sortu berri zen “Sociedad Ciclista Duranguesa” kirol elkarteak II. Urkiolako Igoera antolatu zuen. Lehenengo edizioa 1931n “Sociedad Ciclista Bilbaina”k antolatu zuen. 1936ko bigarren edizioan, irabazlea, Claudio Leturiaga izan zen. 20 minutu eta 15 segundutan igo zuen Urkiola.

Martxoak 4 | 1935 – Lehen Ikastola

Durango bonbardaketaren 85. urteurrena Ikastolen mugimendua 60ko hamarkadakoa bada ere, Durangon, 1935. urtean, EAJk lehen ikastola atondu zuen Astarloa Etxeko 2 solairuan. Urriaren 28an hasi zituzten klaseak. Genoveva Leibar eta Felisa Aretxaga izan ziren lehenengo irakasleak. Guztira, 60 neska-mutil zeuden.