MARTXOAK 30 | Gerra guneak
Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | 1936ko urriaren 7an Eusko Jaurlaritza sortu zen eta lehenengo lehendakaria Jose Antonio Agirre izan zen. Urriaren 16an, dekretu bidez, gerra guneak izendatu zituen frontetik gertuen zeuden herri eta hiribilduak. Durangaldean, Abadiño, Apatamonasterio, Axpe, Arrazola, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Mañaria, Otxandio eta Zaldibar. Otxandiorako eta Durangorako gobernu delegatuak izendatu ziren.









