dotb Durangaldeko Telebista

MARTXOAK 31

MARTXOAK 22 | Errefuxiatuak

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena 1936ko abenduaren 30eko “La Gaceta del Norte” egunkariaren arabera, Durangok 10164 biztanle zitue horietatik 8468 errefuxiatuak. 1936.urtearen amaieran, Gipuzkoa militarren esku geratzen zen heinean Bizkaian bilatzen zuten babeslekua. Errefuxiatuen kopurua handituz joan zen.

MARTXOAK 21 | Igarobideak

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Pasea edo igarobidea oso ohikoa zen gerran, matxinatuen inguruko pertsonen mugimendua zailtzeko. Probintzia batetik bestera mugitzeko edota herri jakin batzuetara joateko beharrezkoa zen, eta agintari zibil eta militarrak bidaltzen zituzten. 1936ko azaroaren 20an, Euskal gobernuak Durango sartzeko igarobidea beharrezko neurri modura jarri zuen, gerra gunea zela iritzita

Las víctimas del bombardeo contarán con un espacio de memoria en el cementerio

Este martes se han reunido con los familiares de los fallecidos el 31 de marzo de 1.937 para presentarles el último informe de la Sociedad de Ciencias Aranzadi  DURANGO | Siguiendo el nuevo rumbo abierto en los últimos meses, Gerediaga Elkartea, Durango 1.936 y el Ayuntamiento de Durango elaborarán nuevos proyectos para homenajear a los …

Las víctimas del bombardeo contarán con un espacio de memoria en el cementerio Leer más »

MARTXOAK 20 | Wilhelm Wakoingg

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Austriako kontsula izan zen;  enpresari, ingeniari eta diplomatikoa.  Euskal burgesiarekin harreman estua zuen eta  espioitza leporatuta heriotza zigorra ezarri zion Eusko Jaurlaritzak. Derioko kanposantuan fusilatu zuten. Gaur egungo San Roke kalean, Nevers kastetxetik gertu, udako oporraldian izaten zen Durangon.

MARTXOAK 19 | Kuartelak, biltegiak, bolborategiak…

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena IURRETA | Gerra garaian, orduko euskal gobernuak leku ezberdin eta ez-ohikoetan inprobisatu izan zituen kuartelak, biltegiak, bolborategiak edota beste era bateko bulego militarrak. Iurretan, adibidez, Donostiatik lekualdatu zuten bolborategia San Migel elizan egokitu zuten. Ondorioz, elizkizunak Amatza ermitan egin ziren. Eta adibidez, 1936ko azarotik 1937ko otsailera bitartean 25 umeren bataioak ermitan …

MARTXOAK 19 | Kuartelak, biltegiak, bolborategiak… Leer más »

MARTXOAK 18 | Ospitaleak Durangon

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Durangoko Ospitala eta Erruki-etxea kirurgia ospitale modura egokitu zen, eta gaur egungo Durangoko Arte eta Historia Museoa Ospitale Mediku Militarra. Adibidez, Elgetako frontean zauritutakoak bertara eramaten zituzten lehenengo

MARTXOAK 17 | Informazio eskariak egunkarietan

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Sarri, gerra garaian, pertsonen gaineko informazioa eskatuz albisteak eta iragarkiak argitaratzen ziren. 1936ko urriaren 6an, “La Gaceta del Norte” egunkarian Antonio Lopez Garcia Durangoko milizianoari buruz informazioa eskatuz labur bat argitaratu zen. Antonio, UGTko Tavira batailoiko laugarren konpainiako kidea izan zen.

MARTXOAK 16 | Ezkurdiko frontoiaren bonbardaketa

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO |1936ko irailaren 25ean, altxamenduaren aldeko hegazkinek Durango bonbardatu zuten.  Hauxe izan zen Durangoko lehen bonbardaketa. 4 bonba bota zituzten eta bat Ezkurdin, Gipuzkoatik ihes egin zuten errefuxiatu eta miliziarrak pilotan jokatzen zebiltzala. 15 lagun hil ziren. Gertaera horren ostean, miliziar talde bat Ermodo kaleko kartzelara joan eta reketeen aldeko 22 …

MARTXOAK 16 | Ezkurdiko frontoiaren bonbardaketa Leer más »

MARTXOAK 15 | Arrazionamendu-txartela

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Elikagaiak mugatuta zeuden, eta erosteko arrazionamendu-txartela behar zen.  1936ko irailaren 23ko egunkariek argitaratu zutenez, Durangok 4286 kilo azukre, 2286 kilo patata eta 2143 litro olio jasoko zituen. Bizilagun bakoitzak kilo erdi azukre, kilo erdi patata eta litro laurden olioa jaso ahal izan zituen.

Martxoak 14 | Epaiketa Otxandioko bonbardaketa argitzeko

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena 1936ko uztailaren 22an Otxandiok jasan zuen bonbardaketari zegozkion erantzunkizun kriminalak argitzeko auzia ireki zuen Durangoko epaitegiak irailean. Bonbardaketan 61 lagun hil zituzten. Angel Salas Larrazabal Urduñako hegazkinlaria izan zen bonbardaketa burutu zuenetako bat. Espainiako Aireko Armadan sartu zen eta 1991. urtean, Aireko Ejerzitoko Kapitain Nagusi izendatu zuen Juan Carlos Borboikoa erregeak