dotb.eus | Otxandio jendez gainezka Korrikaren 20. edizioaren hasieran
Egun guztian zehar giro aparta bizi izan da herrian OTXANDIO.- Korrikaren 20. edizioa hasi da eta abiapuntu Otxandion izan da. Bertatik igaro da arratsaldeko bostetan, baina egunean zehar jende gainezka egon da herria. Datorren astean, ostiralean hain zuzen berriro ere Durangaldeatik pasatuko da. Egun horretan Zornotzan sartuko da, eskualdea zeharkatuko du eta Mallabitik irtengo da hamarrak bueltan.








