Donien Atxa ostegunean jarriko da arratsaldeko zazpiretan
BERRIZ | San Migel bezperan hasiko dira Okangoko jaiak Berrizen. Donien Atxa ostegunean jarriko da 19:00etan eta hurrengo egunean izango dituzte ekitaldi gehiago. Umeen jolasak, txirrindularitza lasterketa herrikoia eta kontzertua Gorka Bravo eta Markel de Reparaz gitarrarekin izango San Migel egunean. Gainera arratsalde osoan zehar odolosteak jateko aukera izango da.
Jaiak domekan amaituko dira XXVII Berrizko baselizen oinezko ibilbidearekin. Bi aukera izango dira, luzea eta laburra. Egun horretan ere hildakoen omenez meza izango da.