Azaroaren 22tik abenduaren 5era bitartean egingo da «Haurren aurrean, helduok heldu» dinamika Durangon, Euskal Herriko beste 70 herrirekin batera

DURANGO.- Dinamika honen helburua 0-12 urte arteko umeekin harremana duten helduen artean hizkuntza ohiturak aldatzea da. Parkeetan batzen diren guraso, hezitzaile eta zaintzaileen artean ahalik eta euskara gehien egitea da asmoa, helduen arteko hizkuntza ohiturak aldatu eta umeentzako eredu izan daitezen.
Dinamika berotzen joateko, bariku honetan, azaroak 12, 18:00etan San Agustinen hitzaldia emango du Paula Kasares soziolinguistak, ariketa honen helburuak azaldu eta helduen hizkuntza ohiturek umeengan dituzten ondorioez arituko da, eta egoerari buelta emateko gako eta estrategiez.
«Haurren aurrean, helduok heldu» dinamika Durangon prestatzeko batzordea martxan da, hainbat guraso elkarteko kideekin, Berbaro Elkarteak dinamizatuta eta Durangoko Udalaren laguntzarekin. Hau da antolatu den lehen ekimena.